2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea
Elkarlana
Taldean eztabaidatu eta gero, hautatu dugun gaia elkarlana izan da.Elkarlana, taldeko kide guztiak bat egitean datza, inor taldetik kanpo ez geratzeko eta elkarrekin lan egiten ikasteko, etorkizunean lan munduan talde batean lan egitea ezinbestekoa izango delako.Gai hau, hainbat arrazoirengatik hartu dugu.Taldeko guztiei, noizbait gertatu zaigu lan bat aurkezterakoan nahi genuen moduan ez ateratzea,taldean elkar lan egin ordez, bakoitzak zati bat egitea erabaki dugulako,eta horren ondorioz koordinazio falta egon da. Gainera, gure ustez elkarlana taldea indartzeko tresna ezinbestekoa da, horrela umeak elkar ezagutzen direlako. Horren ondorioz, haien artean konfidantza eta konplizitate handiagoa egongo da eta haien artean ideiak errazago trukatuko dituzte. Beste aldetik, klaseko giroa asko hobetuko da aurreiritiziak alde batera utziko dituztelako lanak aurrera eraman ahal izateko. Laburbilduz, elkarlana bizitzarako beharrezkoa da, bai pertsonalki bai profesionalki hezten gaituelako.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Ikusita.
ErantzunEzabatu