2013(e)ko urriaren 6(a), igandea

PIGMALION EFEKTUAREN ARAZOAK HEZKUNTZAN

Pigmalion efektuak,hezkuntzarako alde on asko dakartza,baina beste hainbat arazo sorrarazten ditu.Hasteko,eta arazo nagusia,ikasleak beraien hezkuntza mailaren arabera sailkatzea da.Ikasleak bi multzotan sailkatu egiten dira,argiak direnak eta argiak ez direnak,eta askotan irakasleek beraiek aukeratzen dituzte beraien ikasleak espedienteari begira.Hau ez litzateke egin beharko,eta horregatik umeak aleatorioki sartu beharko lirateke klaseetan,irakasleek hautaketan parte hartu gabe..Irakasleek,honen aurrean,desberdin tratatu egiten dituzte umeak,eta hau beste arazo larri bat da.Argiak direnak,tratu hobeagoa jasotzen dute,eta beraiekiko motibazioa handiagoa da,baina kontraz hain argiak ez direnak,tratu gutxiago jaso egiten dute,eta konfiantza gutxiagoa ipintzen dute beraiengan.Arazo honekin bukatu ahal izateko,nire ustez umeak gutxiago ebaluatu beharko lirateke,umeei ez litzaieke nota bat jarri beharko,horrrekin umeak sailkatu egiten direlako,baizik eta notak aparte utzita,beraien egoera pertsonalaz gehiago interesatu beharko lirateke,eta bakoitzak gauzak errazago ikasi ahal izateko metodo bat aurkitzeko.
Beste aldetik,eta tratu preferentzialen ildoari jarraituz,notak baloratzeko orduan desberdintasuna dago ere.Argia den ume batek penkatu egiten badu,arraroa izango balitz bezala ikusten da,baina hain argia ez den ume batek penkatzen badu,normaltzat hartzen da,eta berdin nota onen kasuan.Honek,umeak guztiz baldintzatu egiten ditu,eta beldurra sartu egiten die askotan.Nire ustez,honekin amaitu ahal izateko,ez lirateke bakarrik azterketako notak baloratu behar,baizik eta klasean egindako lana edota lagunekiko harremanak ere.Ume batzuk adibidez,matematiketan edota zientzietan oso argiak dira,eta azterketetan 10 bat ateratzen dute,baina agian beste ume batzuk oso argiak dira baloratzen ez diren konpetentzietan,gizarte harremanetan adibidez.

1 iruzkin:

  1. Kaixo.
    Orain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
    ---------------------------------------
    ---------------------------------------
    Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
    -
    Esaten dituzun gauza batzuk ez dakit nondik ateratzen dituzun; eb. :Ikasleak bi multzotan sailkatu egiten dira,argiak direnak eta argiak ez direnak,eta askotan irakasleek beraiek aukeratzen dituzte beraien ikasleak espedienteari begira

    Sosegu handiagoz eta adiago irakurri behar duzu, Sara.


    ErantzunEzabatu