2013(e)ko irailaren 29(a), igandea

Hego Amerikan eginda dago argazki hau. Hemen ikusten dugu eskola batean ia ez dutela materialik ezta ikasteko egoera onik ere. Errealitate honetaz ez gara hain urrun bizi, gure aiton amonak bizi egin baitute eta orain munduko hainbat tokitan bizitzen delako.

2013(e)ko irailaren 27(a), ostirala

Hezkuntzaren aldaketa urteak pasa ahala


Hezkuntza guztiz aldatu egin da urteak pasa ahala,eta horrekin batera gizartea ere aldatu egin da.Argazkian oso ondo azaltzen duen bezala,lehen umeak beste modu batean hezitzen ziren,eta irakasleak agintzen zien guztia egiten eta ikasten baitzuten,eta horrela ez bazen etxean gurasoek zigortzen baitzituzten.Gaur egun umeak nota txarrak ateratzean,gurasoek umea zigortu ordez andereñoari azalpenak eskatzera joaten dira,errespetua guztiz galduz.

2013(e)ko irailaren 20(a), ostirala



Hona hemen hezkuntza erreforma famatuaren puntu nagusiak. Honek etapa bakiotzaren bukaeran (eta lehen hezkuntzaren erdian) "errebalida" izeneko azterketa proposatzen du, eta diapositiba hauetan azaltzen bada ere, unibertsitateen matrikulen prezioa igotzea helburu bat da. Bakoitzak erreformari buruz bere iritzia eman dezala...

2013(e)ko irailaren 19(a), osteguna

Finlandiako hezkuntza



Bideo honetan.Finlandiako hezkuntzak dituen desberdintasunak aipatu egiten dira,beraien alde onak azalduz.

Ingelesa ikasteko web aproposa

http://www.mansioningles.com/

Web orri honetan, ikasleek ingelesa ikasteko ariketa desberdinak daude, adin eta maila desberdinentzat.Azterketa mota desberdin asko dadude, bai listening azterketak bai gramatika azterketak.

Liburuetako salmenta kaleetan

Madrilen,liburuak denda batean erosi ordez, kaleetara ateratzen dira hurrengo kurtsoko liburuak erosteko. Liburu hauek berriak izan ordez, bigarren eskuko liburuak dira,horrela dirua aurrezten baitute.