2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea

Eskolako jantokiak udan irekita


Espainiak krisialdi ekonomiko bat igarotzen ari duela nabari da. Pertsona helduok konturatzen gara nola aldatzen ari den gure herria eta gure eskubidieak gero eta murriztuagoak geratzen direla. Honetaz bakarrik pertsona helduak konturatzen ginen baina orain, ume askok krisialdi egoera hau sentitu beharko dute.

Haien gurasoak paro egoeran edo dirurik gabe daudelako azken uda honetan autonomia erkidego batzuen eskolak ireki egin dituzte haien jantokiak baliabide gabeko umeei jaten emateko. Espainiako adingabekoen artean %26a pobrezia egoeran dago eta malnutrizio egoerak gero eta ohikoagoak dira. Portugalen Gabon hauetan eskola batzuk haien jantokiak irekiko dituzte motibo berdinengatik.

Pertsonalki, jantoki hauek irekitzea oso ideia ona da, ume hauek eta haien familiak laguntzeko. Umeak jan gabe eskolara joaten badira bere errendimendua gutxiago izango da eta, horretaz aparte, pertsonak dira eta gaixotasun bat har dezakete. Oraingo eta etorkizuneko maisu guztiak ideia honen alde jarri behar gara, Hezkuntza aurrera eramateko eta ume horiek aurrera eramateko. Maisu eta irakasleak ideia honen alde jartzen bagara malnutrizio egoera hori murriztu ahal genezake eta horren ondorioz umeen bizitza-kalitatea hobetu.

Kultur aniztasuna klaseetan


Gaur egun,kultur aniztasuna gero eta ageriagoa da klaseetan. Urteak pasa ahala, leku guztietako familiak etorri dira Espainiara eta hori asko nabarmentzen da eskoletan.Lehen,klaseko ume guztiak edo gehiengoak espainiarrak ziren eta bakarrik gutxi batzuk atzerritarrak,baina gaur egun atzerritarren portzentai hori handitu egin da nabarmenki.Atzerritar gehienak,marokokoak,amerikako hegoaldekoak edota afrikakoak dira,eta hauen arazorik handiena hizkuntza da.Hona etortzean,familiak beraien umeak eskola batera sartzen dituzte,hizkuntza jakin gabe eta gizartean oraindik integratu gabe.Honek,alde batetik gauza onak dakartza ikaskuntzarako baina beste aldetik oztopo handiak ere.

Ikasleei dagokionez,beste kulturetako umeak klase berdinean egoteak asko laguntzen die beren ikaskuntzan,beste kulturetako umeak gauza asko eskaini ahal dizkietelako ,hala nola beste kultura bat edota hezkuntza desberdin bat.Beste aldetik,atzerritarrentzat laguntza handia bertako lagunak egitea,horrela azkarrago integratuko direlako gure gizartean.Nahiz eta ikasleentzat hau askotan abantaila bat izan,beste askotan arazo asko sortzen dira,batzuetan diskriminazioa edota bulling-a sortzen delako beste kulturetako umeenganako.

Irakasleen ikuspegitik, nire ustez alde onak dakartza ,esperientzia berriak biziko dituztelako baina alde txarrak ere,atzerritarrez betetako klase batean normalean zailagoa da klase ematea.Hasteko,irakasleak kultura desberdinak ezagutuko ditu umeen bidez,beren ohiturak etb erakutsiko dizkietelako. Kontraz,etorri berriak daudenez,hemengo umeak baino maila baxuagoa daukate hizkuntza ez dutelako menperatzen,eta oso zaila da maila berdinean guztiei klase ematea.Beste aldetik,kultur desberdintasuna dagoenez,bakoitzak bere ohiturak dauzka,burka eramatea bezala,eta askotan arazoak sor daitzeke hauek debekatzen direnean edota errespetatzen ez direnean.Hau sahiesteko,nire ustez beharrezkoa da hemengo umeen laguntza.Irakasleak talde interaktiboak sortu beharko lituzke,umeak haien artean hobeto ezagutzeko eta haien ezker hizkuntza azkarrago ikasteko.Horrela,arazoen aurrean batak bestea laguduko du,atzerritarrak modu azkarrenean gizartean integratzeko.

2013(e)ko azaroaren 17(a), igandea

Hiztegiak

Gaur egun, teknologia berriek sekulako garrantzia dute gure bizitzetako arlo guztietan. Hori dela eta, bilatu nahi dugun informazio gehiena interneten dago, eta horregatik, gomendagarria da eskura izatea zenbait web orrialde kontsultaren bat egin nahi dugunerako. Orain hemen aurkezten ditut nik gustokoen ditudan bi hiztegi: Elhuyar Hiztegia eta Word Reference. Lehenengoak euskara-gaztelania edo gaztelania-euskara hitzak bilatzen ditu. Bestea, berriz, interneten dagoen atzerriko hizkuntzen hiztegi inportanteenetarikoa da. Ingelesa, frantsesa, alemaniera edo italieraz gain, errusiera, poloniera edo japoniera bezalako hizkuntzak itzultzen ditu.

Espero dut hiztegi hauek balio izatea, izan ere, niri asko lagundu didate idazlanak edo bestelako lanen bat egiterako orduan.

Hikikomori


Hikikomori umeak edo gazteak, bere logeletan giltzaperatu egiten dira urte batzuk zehar eta ez dira gizartearekin erlazionatzen. Ez dakite zergatik ume hauek hori egiten duten, baina gero eta kasu gehiago ematen dira. Japonen gertakari garrantzitsuenetariko bat klase trinkoak dira. Egun batzuetako kanpamentuak dira, asteburuetako ikastaroak, edota arratsaldeko klaseak. Programa hauetan, umeak eskolan ikasten dute, lo egiten dute eta hor bizitzen dira. Egunero 13 ordu ikasten egon eta gero, ikasleak azterketa bat egiten dute eta azterketa hori gainditu arte ezin dira lotara joan. Hori egiten dute klase trinko horiek bukatu arte.

Hezkuntza sistema gogor hau, Hikikomori kasuetan eragina dauka eta horregatik uste dute giltzaperatu kasu horiek hasten direla. Hikikomori kasuak, klaseetara joaten direnean hasten dira. Lehen esan dudan bezala urte asko egon ahal dira logeletan giltzaperatuta kanpoaldearekin harremana izan gabe.

Hezkuntza sistema basati hau efektiboa al da sistema honetan? Ume horiek haurtzaro normala al dute?
Nire ustez, hezkuntza basati hau ez zen legeztatua egon beharko. Ume hauek esfortsu handiak egin behar dituztelako egun horietan zehar azterketa hori gainditzeko eta ez da normala. Gainera, osasunerako txarra da, bai psikologikoki bai fisikoki.



2013(e)ko azaroaren 9(a), larunbata

#SalvemosErasmus

Atzerrian ikasten ari diren ikasle batzuk egin dute bideo protesta hau. Erasmus beka kentzerakoan haien eskuan zegoena egin zuten hau ez gertatzeko. Twitter-en #SalvemosErasmus hastag-arekin jendea kontzientziatu nahi izan dute eta horrek reperkusio handia izan du. Erasmusarekin, ikasleek Europako beste herrialde batean hiru hilabete eta urte baten bitartean haien ikasketak eginteko proiektu bat da. Honekin beka ekonomikoa eskuratu dezakete, atzerrian bizitzearen baldintzak hobetzeko. Azkenik, Erasmus ikasleak egin duten presioagatik Wert ministroaren pentsamendua alda egin dute, oraingoz behintzat.

2013(e)ko azaroaren 7(a), osteguna

LHko eta HHko ikasleentzako Web-a

Hemengo web orri honetan,http://www.ikasguay.com/ Lehen hezkuntzako eta Haur hezkuntzako umeei zuzendutako ariketak eta denborapasak aurkitu daitezke.Orri hau,umeek debora dibertigarri bat pasatzeko oso egokia da.modu interaktibo batean egiten dituztelako.Irakasgai guztietako ariketak daude,hala nola euskerakoak,matematikakoak,naturrekoak edota lengoaiakoak.Gainera,aldizkariak eta bilatzaileak aurkitu ditzakegu informazioa aurkitzeko helburuarekin sartzen badira.Ariketak,mota askotakoak dira,bai inprimatzekoak,bai entzutekoak edota bai ordenagailuan bertan egitekoak.

2013(e)ko azaroaren 3(a), igandea

ELKARLANA

 Eskolak umeeen sozializazioa bilatzen du modu solidario eta parte hartzaile batean gizarteratzeko.Honetarako, umeari partekatzen erakutsi behar zaio beste ume batzuekin taldean lan egin ahal izateko bere lehentasunak alde batera utziz.

Elkarlanak hezkuntzan eragin handia du. Haurtzaindegitik hasita eskola prozesu osoan garatzen da eta ezinbestekoa da lan mundurako. Haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan gelakideeen arteko erlazioa garatzen da, errespetua, komunikazioa eta mota horretako baloreak garatuz. Beste aldetik, kurtsoak pasatzen diren heinean elkarlana oinarrizkoa da proiektuak aurrera eramateko. Generoa ikasleengan eragin handia dauka eta horren erruaa gizarteak dauka zati handi batean. Alde batetik, normalean mutilaren rola liderraren izaten da eta gaur egun klaseetan hori gertatzen da ere, taldeetako buruzagiak izanez. Txikitan hauek ez dute hainbesteko eragina, baina urteak pasa ahala gizarteak gero eta gehiago baldintzatzen gaitu.

Elkarlana oinarrizkoa da ere ikasleentzako, umea hezi ahal izateko haien arteko koordinazioa eta bateratasuna behar delako. Modu honetan, guztiek erritmo berdina eramango dute umeei dagokionez. Beste aldetik, atal garrantzitsu bat familia eta irakasleen arteko elkarlana da. Hauek, umea modu positibo batean hezten lagundu egingo dute, biek helburu berdina dutelako, eta elkar lan egiten helburu hori errazago lortuko da. Batzuetan, familiak gehiegi inbolukratzen dira ikasleen lanean edota beste askotan kontrakoa; honen ondorioz, komunikazio falta dago eta arazoak sortzen dira. Generoaren aldetik, irakasleen artean desberdintasun nabariak daude ere. Irakasleak normalean emakumeak izaten dira. Irakaslea neska bada, arazo baten aurrean neska defendatuko du, berriz, irakaslea mutila bada mutila defendatuko du. Gizonen iritziak emakumeen iritziak baino gehiago baloratzen dira eta gizonei errespetu gehiago izaten diete normalean, autoritatea handiagoa izaten dutelako.

Erakundeei dagokionez, goi mailako karguetan daudenek, gehienak mutilak dira, baina gaur egun hori orekatzen ari da. Beste aldetik, historian zehar gizonezkoak garratzi handiago izan dute, eta orain egoera parekatzen bada ere, gaur egungo gobernaburu eta enpresa goiburuak gizonezkoak dira. Erabaki garrantzitsuak aurrera eraman ahal izateko elkarlana egon behar da.


Hauek dira iturri garrantzitsuenak eta esanguratsuak:


  •  Hemen aurkitzen dugu eskolan elkarlana gaur egun nola den. Hemendik base bat sortu behar da elkarlana hobetzeko ikaskideen, familien eta eskolaren artean.
  • Beste honetan elkarlanaren inportantzia sustatzen da, elkarlanaren alde onak eta abantailak nabarituz. 
  • Azkenengo honetan talde baten ezaugarriak daude. Ezaugarri hauei segituz talde ideala sortuko da, modu eraginkor batean lan egingo duena.