2013(e)ko azaroaren 17(a), igandea

Hikikomori


Hikikomori umeak edo gazteak, bere logeletan giltzaperatu egiten dira urte batzuk zehar eta ez dira gizartearekin erlazionatzen. Ez dakite zergatik ume hauek hori egiten duten, baina gero eta kasu gehiago ematen dira. Japonen gertakari garrantzitsuenetariko bat klase trinkoak dira. Egun batzuetako kanpamentuak dira, asteburuetako ikastaroak, edota arratsaldeko klaseak. Programa hauetan, umeak eskolan ikasten dute, lo egiten dute eta hor bizitzen dira. Egunero 13 ordu ikasten egon eta gero, ikasleak azterketa bat egiten dute eta azterketa hori gainditu arte ezin dira lotara joan. Hori egiten dute klase trinko horiek bukatu arte.

Hezkuntza sistema gogor hau, Hikikomori kasuetan eragina dauka eta horregatik uste dute giltzaperatu kasu horiek hasten direla. Hikikomori kasuak, klaseetara joaten direnean hasten dira. Lehen esan dudan bezala urte asko egon ahal dira logeletan giltzaperatuta kanpoaldearekin harremana izan gabe.

Hezkuntza sistema basati hau efektiboa al da sistema honetan? Ume horiek haurtzaro normala al dute?
Nire ustez, hezkuntza basati hau ez zen legeztatua egon beharko. Ume hauek esfortsu handiak egin behar dituztelako egun horietan zehar azterketa hori gainditzeko eta ez da normala. Gainera, osasunerako txarra da, bai psikologikoki bai fisikoki.



1 iruzkin:

  1. Gaia interesgarria da. Bideoa luzeegia da nik gaur ikusteko, baina jaitsi eta ikusteko gorde behar dut.
    Idatzi duzun honetan zerbait hurbilagoa falta duzu, nire ustez. Hikikomorirena edo ikastaro trinko horiena gaizki ikusteak ez du ezer esaten, gure kulturako gauzen moduan ez dituzu ikusten-eta (horregatik bada normala zuk "normala" ez dela esatea, zuk ezagutzen duzun normatik urrun baitago)

    ErantzunEzabatu