2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea
Kultur aniztasuna klaseetan
Gaur egun,kultur aniztasuna gero eta ageriagoa da klaseetan. Urteak pasa ahala, leku guztietako familiak etorri dira Espainiara eta hori asko nabarmentzen da eskoletan.Lehen,klaseko ume guztiak edo gehiengoak espainiarrak ziren eta bakarrik gutxi batzuk atzerritarrak,baina gaur egun atzerritarren portzentai hori handitu egin da nabarmenki.Atzerritar gehienak,marokokoak,amerikako hegoaldekoak edota afrikakoak dira,eta hauen arazorik handiena hizkuntza da.Hona etortzean,familiak beraien umeak eskola batera sartzen dituzte,hizkuntza jakin gabe eta gizartean oraindik integratu gabe.Honek,alde batetik gauza onak dakartza ikaskuntzarako baina beste aldetik oztopo handiak ere.
Ikasleei dagokionez,beste kulturetako umeak klase berdinean egoteak asko laguntzen die beren ikaskuntzan,beste kulturetako umeak gauza asko eskaini ahal dizkietelako ,hala nola beste kultura bat edota hezkuntza desberdin bat.Beste aldetik,atzerritarrentzat laguntza handia bertako lagunak egitea,horrela azkarrago integratuko direlako gure gizartean.Nahiz eta ikasleentzat hau askotan abantaila bat izan,beste askotan arazo asko sortzen dira,batzuetan diskriminazioa edota bulling-a sortzen delako beste kulturetako umeenganako.
Irakasleen ikuspegitik, nire ustez alde onak dakartza ,esperientzia berriak biziko dituztelako baina alde txarrak ere,atzerritarrez betetako klase batean normalean zailagoa da klase ematea.Hasteko,irakasleak kultura desberdinak ezagutuko ditu umeen bidez,beren ohiturak etb erakutsiko dizkietelako. Kontraz,etorri berriak daudenez,hemengo umeak baino maila baxuagoa daukate hizkuntza ez dutelako menperatzen,eta oso zaila da maila berdinean guztiei klase ematea.Beste aldetik,kultur desberdintasuna dagoenez,bakoitzak bere ohiturak dauzka,burka eramatea bezala,eta askotan arazoak sor daitzeke hauek debekatzen direnean edota errespetatzen ez direnean.Hau sahiesteko,nire ustez beharrezkoa da hemengo umeen laguntza.Irakasleak talde interaktiboak sortu beharko lituzke,umeak haien artean hobeto ezagutzeko eta haien ezker hizkuntza azkarrago ikasteko.Horrela,arazoen aurrean batak bestea laguduko du,atzerritarrak modu azkarrenean gizartean integratzeko.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)

Irakurri dut, Sara.
ErantzunEzabatuNiri zalantza pare bat sortzen zaizkit, zurea irakurrita.
a) Kontuan ote daukazu gurasoak kanpotarrak izan arren, hemen jaiotakoak hemengoak direla? Non ipintzen duzu atzerritarra izatearen muga? urtebeterekin etorritakoa 11 urtekin ere atzerritartzat hartuko dugu?
b) irakaskuntzan adin bateko ikasle guztiei klaseak maila berdinean emateko ohitura (eta baimena) egon da orain arte. Baina horrek bermatzen izan du ikasleek ikastea ala eskola porrota eta eskola-gethoak ere horren arabera ulertu behar genituzke? Ez ote da "denei maila berdinean klaseak ematea" porrotera aurrez kondenatzea "etxe onetik" ez datozenak?