Gaur egun, teknologia berriek sekulako garrantzia dute gure bizitzetako arlo guztietan. Hori dela eta, bilatu nahi dugun informazio gehiena interneten dago, eta horregatik, gomendagarria da eskura izatea zenbait web orrialde kontsultaren bat egin nahi dugunerako. Orain hemen aurkezten ditut nik gustokoen ditudan bi hiztegi: Elhuyar Hiztegia eta Word Reference. Lehenengoak euskara-gaztelania edo gaztelania-euskara hitzak bilatzen ditu. Bestea, berriz, interneten dagoen atzerriko hizkuntzen hiztegi inportanteenetarikoa da. Ingelesa, frantsesa, alemaniera edo italieraz gain, errusiera, poloniera edo japoniera bezalako hizkuntzak itzultzen ditu.
Espero dut hiztegi hauek balio izatea, izan ere, niri asko lagundu didate idazlanak edo bestelako lanen bat egiterako orduan.
Izenpetu behar duzu. Ez dakit nork idatzi duen hau.
ErantzunEzabatu--
Egileari: Irakasle izatera begirakoak idatzi behar dituzu hemen, irakaslea izan behar duzunez irakaskuntzan aritzearekin loturak ezarriz, ikaskuntzan, aurre-ikusten dituzun arazoak edo arazoen irtenbideak...
Baliabide teknikoak direla eta:
Euskaraz idazteko Firefox-en instalatu Euskalbar
Bestelako hiztegiak eta: bilaketa kaxak Firefoxen gehitu Mozdev-etik. Ikaragarri onak