2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea

Elkarlana

Taldean eztabaidatu eta gero, hautatu dugun gaia elkarlana izan da.Elkarlana, taldeko kide guztiak bat egitean datza, inor taldetik kanpo ez geratzeko eta elkarrekin lan egiten ikasteko, etorkizunean lan munduan talde batean lan egitea ezinbestekoa izango delako.Gai hau, hainbat arrazoirengatik hartu dugu.Taldeko guztiei, noizbait gertatu zaigu lan bat aurkezterakoan nahi genuen moduan ez ateratzea,taldean elkar lan egin ordez, bakoitzak zati bat egitea erabaki dugulako,eta horren ondorioz koordinazio falta egon da. Gainera, gure ustez elkarlana taldea indartzeko tresna ezinbestekoa da, horrela umeak elkar ezagutzen direlako. Horren ondorioz, haien artean konfidantza eta konplizitate handiagoa egongo da eta haien artean ideiak errazago trukatuko dituzte. Beste aldetik, klaseko giroa asko hobetuko da aurreiritiziak alde batera utziko dituztelako lanak aurrera eraman ahal izateko. Laburbilduz, elkarlana bizitzarako beharrezkoa da, bai pertsonalki bai profesionalki hezten gaituelako.

2013(e)ko urriaren 22(a), asteartea

Irakasle miresgarriaren taldeko hausnarketa

Irakaskuntza funtzioko irakasleak taldeko hausnarketa bat egitea proposatu zigun. Gure artean irakasle miresgarriari egindako elkarrizketaren ondorioak batu eta gero guztion artean iritziak atera ditugu.

Taldeko partaide guztiei definitzen gaituena, irakasle on bat izan bazara, ikasleak zutaz orotitzapen on bat izango dutela da. Kasu honetan, guk etorkizunean irakasleak izango garenak, irakasle miresgarria eredutzat hartu behar dugu gure ikasleek gutaz oroitzapen on bat ere eduki dezaten.

Gehien komentatu izan den iritzia esperientziaren arloa izan da. Guztiok dakigunez, egoera askotan oso zaila da teoria aplikatzea, inprobisatzea ateratzen zaigulako. Beraz, praktikatik edo esperientziatik gauza gehiago ikasten dira teoriatik baino. Horrez gain, beste iritzi batzuk agerian utzi dira, hala nola, klasea analizatu egin behar dela eta hortik klasea eman behar da. Lana eta bizitza desberdintzen jakin behar dugu. Zigorrak ez direla gauza negatibo bat eta beti justifikatuta daudela. Azkenik, irakasle miresgarri bat izateko bokazioa izan behar duzu.

2013(e)ko urriaren 20(a), igandea

Duela zenbait aste irkasle funtzioan eginkizun bat bidali ziguten: irakasle miresgarri bati elkarrizketa bat egin behar genion, eta haren lanaren eta esperientziari buruz galdetu behar genion. Nire kasuan, hautaketa erraza eta azkarra izan zen, izan ere, duea bi urte 1. Batxilergoan gaztelania, latina eta zuzenbidea irakatsi zidan. Bere izena Pedro Rodriguez da, eta sekula izan dudan irakasle miresgarriena da.

Esan dezaket Pedro pertsona bitxia eta interesgarria dela. Bere klaseetan beti zerbait egiten zuen guztion arreta erakartzeko, eta modu batean edo bestean ulertzen duzu azaldu nahi duen. Oraindik gogoratzen naiz zuzenbideko kontu askotaz berari esker... Gainera, idazlea da, eta bi poesia liburu eta eleberri bat argitaratu ditu. Goiz batean nire instituto ohira joan nintzen bere bila, eta elkarrizketa hau berari egin nahi niola azaldu eta gero poztu zen, eta bere lanaz gozatzen duela esan zidan, eta horrekin oso gustura egongo zela azaldu zidan. Elkarrizketaren egunean institutuko gela itxi batean egon ginen, eta beren ikasle eta irakasle experientziak kontatu zizkidan, batzuk nahiko pertsonalak. Horretaz gain, maisu izateko zenbait truko/argibide eman zizkidan, eta esan zidan noizbait balioko zizkidala. Elkarrizketa amaitutzat eman nuenean, esan zidan nohizbehinka bere bulegotik pasatzeko, berarekin hitz egiteko unibertsitateari buruz, eta bertan ikasten ari nintzen gauzetaz berarekin komentztzeko.

Amaitzeko, azpimarratu nahiko nuke lan honekin lortu ditudan gauzak: irakasle ohi batekin erlazio bat berpizteaz gain, irakaskuntzan dagoen norbaiten ikuspuntua beti eskura izango dut, eta irakaskuntzaren mundurako gomendioak izango ditut denbora askorako.

Irakasleari egindako elkarrizketaren esperientzia

Irakasle Funtzioko azken lana irakasle miresgarri bati elkarrizketa bat egitea zen. Elkarrizketa beraren lanari buruz eta irakaskuntzan izan dituen esperientziei buruz joan behar zen. Niri irakasle asko etorri zitzaizkidan burura, baina, azkenean, iazko urteko tutoreari erabaki nuen elkarrizketa egitea: Carmela.
Carmelak Geografia eta Historia irakatsi zidan batxilergoko lehen eta bigarren mailan, eta, horretaz aparte, bigarren mailako tutorea izan zen. Irakasle honi elkarrizketa egitea erabaki nuen arrazoi anitzengatik (urte asko darama hezkuntza arloan) baina, arrazoi nagusia pertsonalki asko lagundu didalako eta asko animatu nauelako, beste irakasleek ni etsita ikusi nindutenean paso egin baitzuten.
Ostiral bateko goizean joan nintzen institutura berarekin hitz egiteko asmoz, baina denboraz eskas zegoen orain ikasketa burua baita. Hurrengo ostegunean goizean goiz joateko esan zidan.  Ostegun horretan, pixka bat urduri nengoen baina, elkarrizketa hasterakoan urduritasun hori desagertu egin zen. Elkarrizketaren hasieran seriotasunez eginda dago baina azkenean farre batzuk ere bota genituen ere.

Erantzun oso irekiak eman zizkidan, informazio askorekin, nahiz akademikoak nahiz esperientziakoak ere, elkarrizketa beteagoa izateko. Nire ustez, asko gustatu zitzaion elkarrizketa ni egitea, izan ere, hezkuntza arloan izan dituen oroitzapenak gogoratu egin zituen eta momentu askotan oso alai ikusten baitzitzaion.  Azkenean biok poz-pozik bukatu genuen eta esandakoari eusten eta indartzen dut: Carmela nire irakasle miresgarriena izan da.

Irakasleari egindako elkarrizketaren balorazioa

Duela aste batzuk,irakasleak guretzat miresgarri den irakasle bati elkarrizketa bat egiteko agindua bidali zigun.Elkarrizketa,irakasle lanari buruzkoa eta bere lanean izandako esperientzei buruzkoa izan behar zen.Bidalitako lana entzutean,irakasle asko etorri zitzaizkidan burura,institutuan egondako urteetan irakasle on asko izan bainituen.Nahiz eta irakasle asko gustuko izan,duela urte batzuk izandako irakasle miregarri bat etorri zitzaidan burura,Ana Montoya.

Ana,duela urte batzuk Artearen Historia irakatsi zidan irakasle bat da. Hasieran,Artearen Historia gorroto egiten nuen ,oso aspergarria iruditzen zitzaidalako,baina urtea amaitzean Anaren irakasteko moduari esker eta horretan jartzen zituen gogoei esker,gustuko izaten hasi nuen.Batxilergoan,tamalez ez zidan klaserik eman,baina selektibitateari begira sekulako laguntza eskaini zidan.Berak,selektibitaterako klase partikularrak dohainik eman zizkidan,eta berari esker selektibitatean nota bikaina atera nuen.Horrez gain,bere balentriagatik eta gauzak gainditzeko espirituagatik hautatu nuen Ana.Anak,arazo pertsonal asko bizi izan ditu,baina hauek guztiak gainditzea lortu egin du,eta poz handiz lan egiten du ikasleekin,bere arazoak alde batera utziz.

Duela aste eta erdi,email bat bidali nion Anari egin beharreko lana azalduz.Anak hori irakurtzean,momentuan eta ilusio handiz baietz esan zidan,eta ostiral horretan bertan bere bila joan nintzen institutura.Anak ni ikustean,bi muxu eta besarakada bat ematera etorri zen,sekulako ilusioa egin zitzaiolako nik bera hautatzea lan hau egiteko.Ordu batez hitz egin genuen,baina elkarrizketa osoan zehar,poz handiz eta arazorik gabe erantzun zizkidan galdera guztiei,eta nahiz eta nik gai batzuengatik ez galdetu,berak ikasle bezala bizitako momentu eta arazo asko kontatu zizkidan.Galdetutako gaiei buruz,luze hitz egin zuen,eta bere hitz egiteko moduagatik konturatu nintzen lanbide hau maite duela,nahiz eta momentu oso zailak bizi ikasleekin.Horrez gain,egia da Artearen Historia maite duela,eta arantza txiki bat duela hori ez ikasteagatik,baina berak esaten duenez lanbidean bizitako momentu onak,txarrak baino gehiago izan dira.Egia da,askotan pentsatu duela lanbidea uztea,eskolan bizitako arazoak etxera eramaten dituelako etxera eta lan extra asko egin behar duelako,baina ilusioz bete egiten da ikasleek berari esker ikasten dituzten gauzak ikustean,edota ni bezala ikasle bat bera miresgarritzat hartu egiten duenean.Beste aldetik baita ere esan zidan ikasle prestakuntzan ez dela guztia ikasten,.eta beharrezkoa dela esperientzia falta diren gauzak ikasteko.

Hau guztia dela eta,nire ustez Ana aukerarik hoberena izan da,bai bere poztasunagatik eta lagunartekotasunagatik bai bere ausardiagatik.Elkarrizketa amaitzean,oso pozik eta gustura atera nintzen,irakasle bezala lan egiteko gogo askorekin,berari esker irakasle lana hobetu ulertu egin nuelako,eta egun batean espero dudalako bera bezalako balentria izatea arazo guztiei aurre egiteko.

2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala

Irakasleari egindako elkarrizketaren esperientzia

Duela egun batzuk, irakaskuntza funtzioko irakasleak, zeregin bat bidali zigun. Irakasleak, irakasle bati elkarrizketa bat egin behar geniola agindu zigun. Argibideei zegokionez, irakaslea miresgarria izan beharko zitzatekeen. Nik berehala konturatu nintzen nori egingo nion elkarrizketa, hain zuzen ere, Anari.

Anak, nire irakaslea izan zen 3. DBH-n. Anak matematikako irakasgaia eman zidan. DBH eta goi mailako zikloetako irakaslea da. Bera oso irakasle jatorra da, ona, atsegina, pazientzia handia duen perstona eta ondo irakasten ziguna. Irakasle irekia, laguntza behar duzunean laster ematen dizuna arazorik gabe. Niri laguntza asko eskaini zidan matematiketan ona ez nintzelako eta berarekin asko ikasi nuen.

Pasaden astelehenean korreo bat bidali nion, klaserako elkarrizketa bat egin beharko niola esanez. Berak poz handiez ostiralera joateko esan zidan eta oso eskertuta zegoela nik berari aukeratu izan niolako. Ostiralean, ikastetxera joan nintzen pixka bat urduri, duela asko ez gintuen elkar ikusten. Elkarrizketan zehar oso jatorra egon zen beti bezala. Galdera guztiak oso zabalik erantzun zizkidan, elkarrizketan islatu egiten da niri didan estimu handia. Galdera zaila batzuk egin arren, galdetutako guztiari ilusio handiz erantzun zidan.

Elkarrizketa egiten geuden bitartean, oso pozik zegoela nabaritu nuen, bere lana niri kontatzen. Berak lanbide horri transmititzen dion poztasuna ikustean, gogo gehiago eman zidan irakaslea izateko etorkizun batean. Elkarrizketa hau egin eta gero, karreran guztia ez dela ikasten konturatu naiz, geroko esperientzia oso garrantzi handia baitu. Gainera, irakasle bat izateko egiazko bokazioa edukitzea importanteena dela ohartu naiz.

2013(e)ko urriaren 14(a), astelehena

Mapa Kontzeptuala ( El mito de la coeducacion y The pseudoscience)


Gurasoen kultur-mailak eragina du seme-alaben eskola emaitzetan

Harriagarria bada ere, gurasoen kultur maila umeen eskola emaitzak balditzatzen ditu, maila ekonomikoa baino gehiago. Hemen azaltzen den moduan, haurrak ikusten dutena ikasten dute, eta etxean zenbat eta kultur baliabide (hala nola, musika, pelikulak, liburuak, artea, etab.) gehiago izan, eskolan hobeto moldatuko dira. Horrez gain, artikuluan azaltzen da irakurketaz goaztzen duten umeak aurrerapen ikusgarriak lortzen dituztela matematiketan, ortografian eta lexikoan.

2013(e)ko urriaren 11(a), ostirala

Eskolaren itzulera Afrikan


Bideo honetan ikusi dezakegu nola den hezkuntza Afrikako herrialde txiro batzuetan. Nahiz eta umeak eskolara joateko esfortzuak egin behar dituzten oso pozik joaten dira horra. Honetan ikusi daiteke ere diferentzia oso handia dagoela gure eskola mota eta beraien eskola moten artean. Hau ikustean zoriontsu sentitzen naiz hezkuntza ona dudalako hemen eta pena ematen dit egoera txarra jasaten ari duten beste herrialdeak, Afrika bezala.

2013(e)ko urriaren 6(a), igandea

PIGMALION EFEKTUAREN ARAZOAK HEZKUNTZAN

Betidanik gertatu da, eta horrela beti izango da. Irakasleek haien ikasleak ateratzen dituzten noten arabera sailkatzen dituzte. Adibide batekin azalduz azkar konturatzen gara ez dela teoria sinple bat, baizik eta benetan gertatzen den kontua: ikasle kaxkarra, denataz paso egiten duena eta klasean bakarrik molestatzen duena ez du ikasle bikain batek (klasean adi, langilea, eta azterketetan emaitza onak lortzen dituena) jasotzen duen tratu berdina lortuko irakaslearen partetik. Nire ustez, kontu hau ikasleen errolak berdinak izateari laguntzen dio, hau da, ikasle ona beti ona izango da, eta ikasle kaxkarra beti horrela jarraituko du. Horregatik, egoera honekin amaitzeko, ikasle guztiak maila berdinean tratatu behar dira, gutiak antzerako motibazioa izateko; izan ere, motibazioa (esfortzuaz eta lanaz ahaztu gabe) hezkuntza arrakastatsua izateko berebizikoa da.

Beraz, esan dezakegu ikasleei “pegatina” moduko bat jartzen zaiela, eta ikaslea nolakoa den jakinez azterketen edo lanen notak zentzuzkoak ala ez diren epaitzen du irakasleak. Berriz adibide batekin azalduko dut: ikasle kaxkar batek 9 bat lortzen badu irakasleak lan handia egin duela pentsatuko du gehienetan eta zorionduko du (eta beste batzuetan kopiatu duela pentsatuko du). Baina kasua alderantzizkoa bada, irakasleak ez du egoera ulertuko eta ikasle horrekin hitz egingo nahiko du.

Laburbilduz, ikasleen izaera ez da berdina izango inoiz, denborarekin aldatu ahal delako. Horregatik, benetako hezkuntza bermatzeko ikasle guztiak modu berean ikusteko gai izan behar da irakasle on batek.

PIGMALION EFEKTUA


Azken egunean irakurritako artikulutik ondorioztatu dut hezkuntzan hainbat arazo egon daitezkeela. Irakasle batek agian ez da konturatzen arazo hauetaz, ohartu gabe egiten baitira. Pigmalion efektuari esker, ikasle baten hezkuntza hobetu edo okerrera egin dezake, irakasleen itxaropenen menpe baitago.
Lehenengo arazoa ume batzuk besteak baino ahalmen handiagoa garatuko luketela izango zen. Irakaslea banintz, arazo hau konpontzeko ikasleak talde txikietan banatuko nituzke. Talde horietan, “ahalmen handiko” eta “ahalmen gutxiko” ikasleak egongo lirateke proportzionalki nahastuak.  Gero, lan bat edo aurkezpen bat egiteko esango nieke. Honela batak besteari laguntzen hasiko lirateke, lana bukatu arte. Bukatzerakoan, ahalmen gutxiko ikasleak garatuagoak egongo lirateke eta ikasle guztiak orekatuagoak egongo lirateke.
Beste arazo bat aurreiritziena izango zen. Irakasleek beste irakasleez kasu egiten dira eta haiek esaten badute ikasle bat gaizki portatzen dela edo alferra dela, horrelakoa dela pentsatuko dute. Ez diote aukerarik emango nolakoa den errealitatean erakusteko eta horrek ikaslea hondoratuko du, nota kaxkarrak aterako ditu eta ez da saiatuko hauek hobetzen. Egoera hau konpontzeko ikasleen alde onak nabarmenduagoak egongo behar lirateke txarrak baino. Denok alde onak eta txarrak ditugu, onak garatzen baditugu ikaslea hobeto sentituko da berarekin eta motibatuagoa ere. Horrela bere emaitzak eta beste ikasleekiko duen portaera pixkanaka-pixkanaka hobetuko da.
Aurreko arazoarekin  hemengo hau lotua dago: irakasleek tratu faboritistak ematen dute ikasle batzuei. Tratu hauekin ikasle bat edo batzuk gehiago garatuko dira eta irakaslearen atentzioa beraiengan zentratuko da, besteei alde batera utziz. Agian hobeto lirateke azterketak izenik gabe egitea, hau azterketa guztiak objektiboago zuzentzeko, horretaz aparte, etxerako lan batzuk (ez guztiak) ordenagailuz egitea komenigarria izango litzateke arrazoi berdinagatik. Irakasleak ikasle baten emaitzak asko aldatzen badute ordenagailuz egindako lanarekin tratu faboritista bat ematen ari dela ohartaraziko da.

Azken arazoa hau da: 9 batezbesteko duen ikasle 9 bat ateratzen badu ez da premiatzen baina 5 batezbesteko duen ikasle bat  nota on bat ateratzen badu asko premiatzen da. Egoera askotan, nota onak ateratzen duten ikasleek gaizki sentitzen dira besteek nota kaxkarra dutelako, baina nota txarrak duten ikasleek 10 bat ateratzen badute irakasleek premiatzen dute. Niretzat hau ez da bidezkoa zeren nota onak ateratzen dituzten ikasleek esfortzu handia egiten dute egunero nota hori lortzeko eta irakasleek normaltzat hartzen dute. Nota txarra ateratzen dituzten ikasleen kasuan,berriz, nota ona ateratzerakoan irakasleak premiatzen dituzte. Irakasleek denoi premiatu beharko lukete, esfortzu handia egin dutelako.

PIGMALION EFEKTUAREN ARAZOAK HEZKUNTZAN

Pigmalion efektuak,hezkuntzarako alde on asko dakartza,baina beste hainbat arazo sorrarazten ditu.Hasteko,eta arazo nagusia,ikasleak beraien hezkuntza mailaren arabera sailkatzea da.Ikasleak bi multzotan sailkatu egiten dira,argiak direnak eta argiak ez direnak,eta askotan irakasleek beraiek aukeratzen dituzte beraien ikasleak espedienteari begira.Hau ez litzateke egin beharko,eta horregatik umeak aleatorioki sartu beharko lirateke klaseetan,irakasleek hautaketan parte hartu gabe..Irakasleek,honen aurrean,desberdin tratatu egiten dituzte umeak,eta hau beste arazo larri bat da.Argiak direnak,tratu hobeagoa jasotzen dute,eta beraiekiko motibazioa handiagoa da,baina kontraz hain argiak ez direnak,tratu gutxiago jaso egiten dute,eta konfiantza gutxiagoa ipintzen dute beraiengan.Arazo honekin bukatu ahal izateko,nire ustez umeak gutxiago ebaluatu beharko lirateke,umeei ez litzaieke nota bat jarri beharko,horrrekin umeak sailkatu egiten direlako,baizik eta notak aparte utzita,beraien egoera pertsonalaz gehiago interesatu beharko lirateke,eta bakoitzak gauzak errazago ikasi ahal izateko metodo bat aurkitzeko.
Beste aldetik,eta tratu preferentzialen ildoari jarraituz,notak baloratzeko orduan desberdintasuna dago ere.Argia den ume batek penkatu egiten badu,arraroa izango balitz bezala ikusten da,baina hain argia ez den ume batek penkatzen badu,normaltzat hartzen da,eta berdin nota onen kasuan.Honek,umeak guztiz baldintzatu egiten ditu,eta beldurra sartu egiten die askotan.Nire ustez,honekin amaitu ahal izateko,ez lirateke bakarrik azterketako notak baloratu behar,baizik eta klasean egindako lana edota lagunekiko harremanak ere.Ume batzuk adibidez,matematiketan edota zientzietan oso argiak dira,eta azterketetan 10 bat ateratzen dute,baina agian beste ume batzuk oso argiak dira baloratzen ez diren konpetentzietan,gizarte harremanetan adibidez.

PIGMALION EFEKTUA

Hezkuntzaren arazorik nagusiena faboritismoa da, baina honek hainbat ondorio lotuta ekartzen ditu. Faboritismoa konkretuki eramaten die irakasleei arreta hobea eta gehiago ematea nota ona ateratzea espero duten ikasleei, hau beraiei motibazioa ematen die eta motibazio honekin nota ona izatera helduko dira argiagoak diren umeak. Honi atera ahal geniokeen irtenbidea irakasle baten ikuspegitik begiratuta, izango litzakete ez jakitea ikasle bakoitzaren kualitateak ezta izandako emaitzak ere. Horrela, ez da sortuko faboritismorik, modu honetan motibazio berdina izango dute ikasle guztiak eta ez dira sentituko infrabaloratuak. Gainera, guztiok nota ona ateratzeko gogoak izango dute.

Irakasleak jasanberagoak edo toleranteagoak izango dira nota hobeak ateratzen duten ikasleekin, irakaslea espero duelako hori horrela izatea eta ez dio inoiz ez gaizki erantzungo adibidez ume hori ez desmotibatzeko. Honi eman geniokeen konponbidea aurreko irtenbidearen antzekoa izango litzateke, faboritismoa sahiestu behar da ikasleen artean diskriminazioa edo gutxiespena ez eragiteko.

Azkenik, ikasleak beraien hezkuntza mailaren arabera sailkatzen dira. Hau eragozteko gomendagarria da umeak zoriz sailkatzea edo alfabetikoki ordenatzea adibidez.