Irakasle Funtzioko azken lana irakasle miresgarri bati
elkarrizketa bat egitea
zen. Elkarrizketa beraren lanari buruz eta irakaskuntzan izan dituen
esperientziei buruz joan behar zen. Niri irakasle asko etorri zitzaizkidan
burura, baina, azkenean, iazko urteko tutoreari erabaki nuen elkarrizketa
egitea: Carmela.
Carmelak Geografia eta Historia irakatsi zidan
batxilergoko lehen eta bigarren mailan, eta, horretaz aparte, bigarren mailako
tutorea izan zen. Irakasle honi elkarrizketa egitea erabaki nuen arrazoi
anitzengatik (urte asko darama hezkuntza arloan) baina, arrazoi nagusia pertsonalki
asko lagundu didalako eta asko animatu nauelako, beste irakasleek ni etsita
ikusi nindutenean paso egin baitzuten.
Ostiral bateko goizean joan nintzen institutura berarekin
hitz egiteko asmoz, baina denboraz eskas zegoen orain ikasketa burua baita.
Hurrengo ostegunean goizean goiz joateko esan zidan. Ostegun horretan, pixka bat urduri nengoen
baina, elkarrizketa hasterakoan urduritasun hori desagertu egin zen. Elkarrizketaren
hasieran seriotasunez eginda dago baina azkenean farre batzuk ere bota genituen
ere.
Erantzun oso irekiak eman zizkidan, informazio askorekin,
nahiz akademikoak nahiz esperientziakoak ere, elkarrizketa beteagoa izateko. Nire
ustez, asko gustatu zitzaion elkarrizketa ni egitea, izan ere, hezkuntza arloan
izan dituen oroitzapenak gogoratu egin zituen eta momentu askotan oso alai
ikusten baitzitzaion. Azkenean biok
poz-pozik bukatu genuen eta esandakoari eusten eta indartzen dut: Carmela nire
irakasle miresgarriena izan da.
Beste toki batetik kopiatutakoari KENDU FORMATUA, argitaratu aurretik.
ErantzunEzabatu--
Seguru nago asko ikasiko zenuela Carmelarekin berbetan, baliteke zuk uste duzuna baino gehiago izatea.
--
Oraintxe arte denei erantzun diet pertsonalki eurena irakurrita, baina orain askok batera idatzi duzuenez, kafea denentzat:
Lanaren hurrengo zatiak hiru pausu ditu:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.