2013(e)ko urriaren 20(a), igandea

Irakasleari egindako elkarrizketaren esperientzia

Irakasle Funtzioko azken lana irakasle miresgarri bati elkarrizketa bat egitea zen. Elkarrizketa beraren lanari buruz eta irakaskuntzan izan dituen esperientziei buruz joan behar zen. Niri irakasle asko etorri zitzaizkidan burura, baina, azkenean, iazko urteko tutoreari erabaki nuen elkarrizketa egitea: Carmela.
Carmelak Geografia eta Historia irakatsi zidan batxilergoko lehen eta bigarren mailan, eta, horretaz aparte, bigarren mailako tutorea izan zen. Irakasle honi elkarrizketa egitea erabaki nuen arrazoi anitzengatik (urte asko darama hezkuntza arloan) baina, arrazoi nagusia pertsonalki asko lagundu didalako eta asko animatu nauelako, beste irakasleek ni etsita ikusi nindutenean paso egin baitzuten.
Ostiral bateko goizean joan nintzen institutura berarekin hitz egiteko asmoz, baina denboraz eskas zegoen orain ikasketa burua baita. Hurrengo ostegunean goizean goiz joateko esan zidan.  Ostegun horretan, pixka bat urduri nengoen baina, elkarrizketa hasterakoan urduritasun hori desagertu egin zen. Elkarrizketaren hasieran seriotasunez eginda dago baina azkenean farre batzuk ere bota genituen ere.

Erantzun oso irekiak eman zizkidan, informazio askorekin, nahiz akademikoak nahiz esperientziakoak ere, elkarrizketa beteagoa izateko. Nire ustez, asko gustatu zitzaion elkarrizketa ni egitea, izan ere, hezkuntza arloan izan dituen oroitzapenak gogoratu egin zituen eta momentu askotan oso alai ikusten baitzitzaion.  Azkenean biok poz-pozik bukatu genuen eta esandakoari eusten eta indartzen dut: Carmela nire irakasle miresgarriena izan da.

1 iruzkin:

  1. Beste toki batetik kopiatutakoari KENDU FORMATUA, argitaratu aurretik.
    --
    Seguru nago asko ikasiko zenuela Carmelarekin berbetan, baliteke zuk uste duzuna baino gehiago izatea.
    --
    Oraintxe arte denei erantzun diet pertsonalki eurena irakurrita, baina orain askok batera idatzi duzuenez, kafea denentzat:
    Lanaren hurrengo zatiak hiru pausu ditu:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
    Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.

    ErantzunEzabatu