2013(e)ko urriaren 6(a), igandea

PIGMALION EFEKTUAREN ARAZOAK HEZKUNTZAN

Betidanik gertatu da, eta horrela beti izango da. Irakasleek haien ikasleak ateratzen dituzten noten arabera sailkatzen dituzte. Adibide batekin azalduz azkar konturatzen gara ez dela teoria sinple bat, baizik eta benetan gertatzen den kontua: ikasle kaxkarra, denataz paso egiten duena eta klasean bakarrik molestatzen duena ez du ikasle bikain batek (klasean adi, langilea, eta azterketetan emaitza onak lortzen dituena) jasotzen duen tratu berdina lortuko irakaslearen partetik. Nire ustez, kontu hau ikasleen errolak berdinak izateari laguntzen dio, hau da, ikasle ona beti ona izango da, eta ikasle kaxkarra beti horrela jarraituko du. Horregatik, egoera honekin amaitzeko, ikasle guztiak maila berdinean tratatu behar dira, gutiak antzerako motibazioa izateko; izan ere, motibazioa (esfortzuaz eta lanaz ahaztu gabe) hezkuntza arrakastatsua izateko berebizikoa da.

Beraz, esan dezakegu ikasleei “pegatina” moduko bat jartzen zaiela, eta ikaslea nolakoa den jakinez azterketen edo lanen notak zentzuzkoak ala ez diren epaitzen du irakasleak. Berriz adibide batekin azalduko dut: ikasle kaxkar batek 9 bat lortzen badu irakasleak lan handia egin duela pentsatuko du gehienetan eta zorionduko du (eta beste batzuetan kopiatu duela pentsatuko du). Baina kasua alderantzizkoa bada, irakasleak ez du egoera ulertuko eta ikasle horrekin hitz egingo nahiko du.

Laburbilduz, ikasleen izaera ez da berdina izango inoiz, denborarekin aldatu ahal delako. Horregatik, benetako hezkuntza bermatzeko ikasle guztiak modu berean ikusteko gai izan behar da irakasle on batek.

1 iruzkin:

  1. Ez duzu kontatzen zuk zer egingo duzun irakasle lanean ari zarenean. Horixe pentsatu eta esan behar zenuke.

    ErantzunEzabatu