Esan dezaket Pedro pertsona bitxia eta interesgarria dela. Bere klaseetan beti zerbait egiten zuen guztion arreta erakartzeko, eta modu batean edo bestean ulertzen duzu azaldu nahi duen. Oraindik gogoratzen naiz zuzenbideko kontu askotaz berari esker... Gainera, idazlea da, eta bi poesia liburu eta eleberri bat argitaratu ditu. Goiz batean nire instituto ohira joan nintzen bere bila, eta elkarrizketa hau berari egin nahi niola azaldu eta gero poztu zen, eta bere lanaz gozatzen duela esan zidan, eta horrekin oso gustura egongo zela azaldu zidan. Elkarrizketaren egunean institutuko gela itxi batean egon ginen, eta beren ikasle eta irakasle experientziak kontatu zizkidan, batzuk nahiko pertsonalak. Horretaz gain, maisu izateko zenbait truko/argibide eman zizkidan, eta esan zidan noizbait balioko zizkidala. Elkarrizketa amaitutzat eman nuenean, esan zidan nohizbehinka bere bulegotik pasatzeko, berarekin hitz egiteko unibertsitateari buruz, eta bertan ikasten ari nintzen gauzetaz berarekin komentztzeko.
Amaitzeko, azpimarratu nahiko nuke lan honekin lortu ditudan gauzak: irakasle ohi batekin erlazio bat berpizteaz gain, irakaskuntzan dagoen norbaiten ikuspuntua beti eskura izango dut, eta irakaskuntzaren mundurako gomendioak izango ditut denbora askorako.
TITULUA IPINI BHEAR DIEZU ZURE MEZUEI
ErantzunEzabatu---
Irakurri dut; aukera ona ematen du Pedro
---
Oraintxe arte denei erantzun diet pertsonalki eurena irakurrita, baina orain askok batera idatzi duzuenez, kafea denentzat:
Lanaren hurrengo zatiak hiru pausu ditu:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.