Irakaskuntza funtzioko irakasleak taldeko hausnarketa bat egitea proposatu zigun. Gure artean irakasle miresgarriari egindako elkarrizketaren ondorioak batu eta gero guztion artean iritziak atera ditugu.
Taldeko partaide guztiei definitzen gaituena, irakasle on bat izan bazara, ikasleak zutaz orotitzapen on bat izango dutela da. Kasu honetan, guk etorkizunean irakasleak izango garenak, irakasle miresgarria eredutzat hartu behar dugu gure ikasleek gutaz oroitzapen on bat ere eduki dezaten.
Gehien komentatu izan den iritzia esperientziaren arloa izan da. Guztiok dakigunez, egoera askotan oso zaila da teoria aplikatzea, inprobisatzea ateratzen zaigulako. Beraz, praktikatik edo esperientziatik gauza gehiago ikasten dira teoriatik baino. Horrez gain, beste iritzi batzuk agerian utzi dira, hala nola, klasea analizatu egin behar dela eta hortik klasea eman behar da. Lana eta bizitza desberdintzen jakin behar dugu. Zigorrak ez direla gauza negatibo bat eta beti justifikatuta daudela. Azkenik, irakasle miresgarri bat izateko bokazioa izan behar duzu.
Hobe litzateke gehiago sakontzea; azaleko gauzetan gelditzen zarete.
ErantzunEzabatuBestalde, datorren asteko lanerako irakurleak taldetik kanpo bilatu zuok.