Hona hemen Irakasle Funtzioan ikastako guztia lauhilabete honetan mapa kontzeptual gisa, eta oraingo testu honen bidez hau azalduko dut.
Lehenik eta behin, teknologia berriak gehiago erabiltzen ikasi dut, hala nola, bloga, dropbox edo bideoak editatzeko programak, eta esan dezaket nire trebetasun informatikoak landu ditudala.
Horretaz gain, irakasgai honetan gehien landu egin den alderdia talde lana da, izan ere, lan gehienak ez ziren indibidualak, baizik eta taldekoak. Hau kontuan izanik, gure lehengo lana Hezkuntza Sistemari buruzkoa zen, 2007. eta 2010.eko lege batzuei buruz egin genuen, eta beste talde batzuen artean azaldu genuen kartulina baten laguntzarekin. Beste taldeek LOE eta LOMCE legeen arteko desberdintasunei buruz eta irakasle baten betebeharrei buruz hitz egin zuten.
Geroago, irakasle baten rola zer den ikasi dut, eta idazlanen eta elkarrizketa baten bitartez ikertu nuen. Honekin ikaskuntzarako gomendio asko jaso nituen, eta sekulako harreman ona lortu dut irakasle miresgarri honekin.
Bestalde, Diziplina Arteko Lanan Irakasle Funtzioko aportazioa lau testu ziren. Hauekin eskolak segregatuen eta mistoen arteko desberdintasunak eta iritziak daudela ikasi dut, eta eskola segregatuak uste nuen hain txarra ez delaren ondoriora iritzi naiz.
Mintegiari dagokionez, Elkarlana hautatu genuen azaltzeko, eskolan eta bizitzan zehar landu behar den balorea delako. Horregatik kartulina bat egin genuen zortzi puntu azaltzeko (zer da, noiz bultzatu, nola bultzatu,...). Lan honekin gauzak ebaluatzeko errubrika bat egiten ikasi dut ere.
Azkenik, Tutoretzaren inguruan zenbait gauza ikasi ditut bilerei buruz. Hauek taldekoak edo banakakoak direla ikasi dut, eta hauek egiteko modua desberdina. Gure taldea taldeko bileretan zentratu zen, eta hauek egiteko lekua eta batez ere dokumentazioa nola diren ikasi dut.
Laburbilduz, esan dezaket lasia asko Irakasle Funtzioa nahiko osoa den irakasgaia dela, izan ere, libururik edota apunterik gabe benetan irakaskuntzari buruz ikasi dudalaren ustean nago.