2013(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

Lauhilabetean ikasitakoa


Irakaskuntza funtzioko irakasleak lauhilabete honetan ikasitakoari buruzko mapa kontzeptual bat egitea esan digu. Honetan zer ikasi dudan nola eginez azalduko dut.

Hasteko, taldeka lan egitea ikasi dudala gehien azpimarratu behar dudan gauza da, honi esker beste pertsona batzuekin lan egitea zer den jakin dut, hainbat gauza desberdin eginez. Lehenik eta behin, kurtsoko lehenengo asteetan, gaur egungo hezkuntza sistema lantzen egon ginen taldeka, horren barruan hiru gai desberdin zeuden lantzeko: EH 2007 eta 2010ko dekretuak, LOE/LOMCE eta irakaslearen betebeharrak edo funtzioa. Gure taldeari irakaslearen betebeharrak azaltzea tokatu zitzaigun, honen inguruan informazioa jakiteko interneten hainbat artikulu irakurri genituen eta hau besteei azaltzeko kartulina batzuk erabili genituen besteek guztia hobeto ulertzeko. 

Gero, mintegietan beste gai batzuk landu genituen ere, hala nola, elkarlana, bulling edota adimen emozionalak. Patataldek elkarlana aukeratu genuen, oso gai interesgarria eta aproposa zela pentsatzen genuelako. Elkarlanari dagokionez, informazioa bilatu genuen interneten, hori zer da, nola bultzatzen den etab. jakiteko. Behin informazioa batuta izanda, horma irudi bat egin genuen gure gaia aurkezteko, gero hau mintegi txikietan azaldu genuen. Guk egindako lana ebaluatzeko errubrika bat egin genuen nota jartzeko irizpide batzuen arabera.

Ondoren Irakaskuntza arloa lantzen egon ginen. Horretarako irakasle ona zer den landu genuen eta honetarako guk izandako irakasle miresgarri bati elkarrizketa bat egin behar izan genion. Berak izandako esperientziak entzun eta grabatu nituen, gero bidalitako irakaskuntzan aritzea lana ondo egin ahal izateko. Elkarrizketa honen bidez, irakasle lana nolakoa den hobeto ezagutu ahal izan nuen lehenengo pertsonan, nik etorkizunean honetan arituko naizelako. Ondoren, taldeka, mapa kontzeptual bat egin genuen, guztion esperientziak eta informazioa batuz irakasle miresgarria nolakoa zen esateko.

Irakaskuntza arloa alde batera utzita, tutoretza lantzeko ere hainbat gauza egin genituen. Lehenengo, tutoretza eta orientazioa zer diren lantzen egon ginen. Hauek zer diren jakiteko, interneten hainbat orrialde irakurtzen egon ginen eta hor informazioa topatzen, gero irakasleak bidalitako hainbat galdera erantzun ahal izateko. Bigarrenik arlo honi dagokionez, gurasoekin talde bilerak egin genituen, bakarka nahiz taldeka. Patatalderi gurasoekin talde bilera antolatzea tokatu zitzaigun eta Rol playing baten bidez egin genuen hau. Bilerak bideoz grabatu genituen akatsak gero ikusteko eta hau amitatzerakoan taula bat egin genuen ideala eta egiazkoa zer zen esanez. Talde bilera hau antolatzeko hainbat informazio bilatu genuen interneten, baita bilera horretan eman behar zen dokumentazioa imprimatu genuen ere, domukentazioa taldeko bileran garrantzitsua dela pentsatzen dugulako.

Azkenik, moduluko lana egin ahal izateko, testu batzuk landu ditugu, esate baterako, Pseudoscience. Testu horietan hezkidetza eta segregazio hezkuntza landu izan ditugu eta testuak hobeto ulertzeko edo behar den bezala ulertzeko mapa kontzeptual bat egin genuen taldeka, gero mapa hori blogera igoz. Amaitzeko, blogean hainbat sarrera egin ditugu banaka nahiz taldeka. Astero bi sarrera igo ditugu hainbat gai desberdinei buruz, nik sarrerak egiterako orduan interneten gai interesgarriei buruz informazioa bilatu dut, hori bai hezkuntzari buruz zerikusia izan behar zutenak. Gero, klasean pigmalion efektua edota la educacion prohibida bideoa ikusi dugu, horien inguruan ikasi genuena blogean sarrera bi egin behar izan genituen. Espero dut hau guztia etorkizunean baliagarria izatea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina