2013(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

Zer ikasi dut ?




Handiago ikusteko hemen klikatu.

Lauhilabete honetan zehar, hainbat gaiei buruz lantzen ibili gara, hala nola tutoretza, elkarlana edota nortaun profesionala ; hauetan hobeto sakontzeko, teoria eta praktikako klaseak eginez. Metodologiari dagokionez, taldeko dinamikak egin eta teknologia berriak erabili ditugu. Taldeko dinamikei dagokionez, teorikoak eta praktikoak ditugu, eta hauek errubrika, txostenak, blogean sarrerak eginez edota teoria barneratzeko praktikak eginez ikasi ditugu, kartulinak, bideoak edota mintegiak bezala.

Lehenengo asteetan, eduki orokorrak lantzen ibili ginen. Hasteko, hezkuntzako legeei edota ezaugarriei buruz hitz egiten egon ginen, eta hauek ikasteko talde txikiez osatutako mintegiak egin genituen, bakoitza bere gaia azalduz. Geroago, eskola mistoaren eta segregatuaren arteko desberdintasunak eta bakoitzaren ezaugarriak ikasi egin nituen, kontzeptu mapa bat eginez patatalderekin.

Geroago nortasun profesionalean sakontzen egon ginen. Honen inguruan, hasteko, irakasle ona nolakoa izan behar zen landu genuen, eta honetarako iritzi profesional bat edukitzeko gure aspaldiko irakasle bati elkarrizketa bat egin behar izan genion, geroago erantzun horiekin idazlan bat egiteko. Hau amaitzean, Pigmalion efektuaz hitz egin genuen, eta hau hobeto ulertzeko interneten aurkitutako artikulu bat irakurri eta blogean sarrera bat egin nuen.

Ondoren,  etengabeko hezkuntza jorratzen ibili ginen, eta denbora  dexente egon ginen lan honekin. Hasteko, gai bat aukeratu, eta taldean hausnartu behar izan genuen , hala nola honen aukerapenaren zergatia eta garrantzia hezkuntzarako, geroago sarrera bat egiteko. Gaia lantzen hastean, zer eta zertarako zen, noiz eta non garatzen zer etab. ikasi nuen, eta hau kartulina edo poster bat eginez landu nuen. Azkenik, egindako lan horrekin talde txikiak egin genituen bertan gure gaia azaltzeko. Honi esker, hobeto komunikatzen eta gauzak hobeto azaltzen ikasi nuen. Hori amaitzean, autoebaluazioa bete egin behar izan genuen errubrika baten bidez, eta horri esker gure akatsak ikusten ikasi dut.

Azkenik, aste hauetan tutoretzaren eta orientazioaren inguruan ibili gara. Hau zer zen eta nola egiten zen ikasi egin nuen, hasteko interneten informazioa irakurriz eta galdera batzuk erantzuten. Geroago, gure taldeari, talde bilera tokatu zitzaion eta nola egiten zen ikasteko, bilera erreala egin behar izan genuen. Hasteko txosten bat egin genuen guztia planifikatzeko eta geroago, bileraren bideo grabatzeko dokumentazio guztia prestatu genuen. Azkenik beste taldeko kideak deitu eta bideoa grabatu genuen, honen ondoren taula bat betetzeko ,gure akatsak ikus genezan.

Aste bakoitzeko edukiez gain, taldekideen artean blog bat sortu genuen ; horri esker, berri garrantzitsuak edo interesgarriak bilatzen ikasi dut, astero edo bi astero behin blogean horrelako bat ipiniz, web orriak edota bideoak bezala.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina