2013(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

Zer ikasi dut?




Azkenengo lan honetan irakasle funtzio ikasgaiari buruz egindako gogoeta bat egin dut. Landu egin ditugun gai garrantsitzuenak eskema honetan daude eta hauek jorratzeko kurtsoan zehar hainbat jarduera egin ditugu. Ia guztietan talde lanekin ibili gara eta horrek besteen ideiak entzun eta errespetatzen ikasteko balio egin dit. Bakoitzak pentsamendu bat dauka eta lana ondo ateratzeko denak entzun behar dira akordio batera ailegatzeko.

Jarduera praktiko nahiz teoriko egin ditugu eta hauek batera jarduten zuten, hau da, teorikoki ikasitakoa praktikan jarri behar izan dugu. Honetako adibide zehatz bi legearen kasua edo elkarlanaren lana. Taldeetan gure gaia azaltzea, nire ustez, guretzat oso ona izan da, izan ere sekuritatea eta komunikatzeko gaitasuna eman digulako. Elkarlanaren kasuan, taldearekin lehenengoz lan asko egin behar izan genuen gaia menperatzeko eta gero mintegietan azaltzeko. Horretaz aparte, mintegiko lagunkideei baloratze bat egiteko errubrikaren bidez egin dugu.

Irakaslearekin batekin elkarrizketa bat egiteko agindu zigun irakasleak. Elkarrizketa egin baino lehen, ez nekien nola ikusi hezkuntza arloa irakasle baten ikuspuntutik, ikasle bat izan naizelako beti, baina irakaslearekin hitz egin ostean gauzak argiago ikusten nituen. Eman zizkidan aholkuak edo kontatutako esperientziak uste dut asko lagunduko didatela irakasle izaterakoan. Azkenengo ikasketa gurasoekin bilera bat egitea zen eta honi buruz txosten bat idatzi behar izan genuen. Errubrika bat ere egin genuen gure akatsak ikusteko. 

Blogari esker, hainbat web orri interesgarri aurkitu ditut sarrerak igotzeko eta hauekin nik ez nekien gauza asko ikasi ditut. Adibide bat jartzeko, Pigmaleon efektua, espektatibei buruz eta ondorioz egiten zen trataerari hitz egiten zuena. Erreminta inportante bat da nire ustez bloga, izan ere, hezkuntzan teknologia gero eta gehiago erabiltzen delako. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina