Elkarlanak hezkuntzan eragin handia du. Haurtzaindegitik hasita eskola prozesu osoan garatzen da eta ezinbestekoa da lan mundurako. Haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan gelakideeen arteko erlazioa garatzen da, errespetua, komunikazioa eta mota horretako baloreak garatuz. Beste aldetik, kurtsoak pasatzen diren heinean elkarlana oinarrizkoa da proiektuak aurrera eramateko. Generoa ikasleengan eragin handia dauka eta horren erruaa gizarteak dauka zati handi batean. Alde batetik, normalean mutilaren rola liderraren izaten da eta gaur egun klaseetan hori gertatzen da ere, taldeetako buruzagiak izanez. Txikitan hauek ez dute hainbesteko eragina, baina urteak pasa ahala gizarteak gero eta gehiago baldintzatzen gaitu.
Elkarlana oinarrizkoa da ere ikasleentzako, umea hezi ahal izateko haien arteko koordinazioa eta bateratasuna behar delako. Modu honetan, guztiek erritmo berdina eramango dute umeei dagokionez. Beste aldetik, atal garrantzitsu bat familia eta irakasleen arteko elkarlana da. Hauek, umea modu positibo batean hezten lagundu egingo dute, biek helburu berdina dutelako, eta elkar lan egiten helburu hori errazago lortuko da. Batzuetan, familiak gehiegi inbolukratzen dira ikasleen lanean edota beste askotan kontrakoa; honen ondorioz, komunikazio falta dago eta arazoak sortzen dira. Generoaren aldetik, irakasleen artean desberdintasun nabariak daude ere. Irakasleak normalean emakumeak izaten dira. Irakaslea neska bada, arazo baten aurrean neska defendatuko du, berriz, irakaslea mutila bada mutila defendatuko du. Gizonen iritziak emakumeen iritziak baino gehiago baloratzen dira eta gizonei errespetu gehiago izaten diete normalean, autoritatea handiagoa izaten dutelako.
Erakundeei dagokionez, goi mailako karguetan daudenek, gehienak mutilak dira, baina gaur egun hori orekatzen ari da. Beste aldetik, historian zehar gizonezkoak garratzi handiago izan dute, eta orain egoera parekatzen bada ere, gaur egungo gobernaburu eta enpresa goiburuak gizonezkoak dira. Erabaki garrantzitsuak aurrera eraman ahal izateko elkarlana egon behar da.
Hauek dira iturri garrantzitsuenak eta esanguratsuak:
- Hemen aurkitzen dugu eskolan elkarlana gaur egun nola den. Hemendik base bat sortu behar da elkarlana hobetzeko ikaskideen, familien eta eskolaren artean.
- Beste honetan elkarlanaren inportantzia sustatzen da, elkarlanaren alde onak eta abantailak nabarituz.
- Azkenengo honetan talde baten ezaugarriak daude. Ezaugarri hauei segituz talde ideala sortuko da, modu eraginkor batean lan egingo duena.
Ikusi dut.
ErantzunEzabatuZuen mezu honetan gauza baten falta argi ikusten da. Zuek falta zarete. Zer egingo duzue zuek, ba, elkarlana bultzatzeko? Nola egiten da hori? Analisiko hitzak interesgarriak eta politak badira, bai; baina proposamenak behar dira.