2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea

Eskolako jantokiak udan irekita


Espainiak krisialdi ekonomiko bat igarotzen ari duela nabari da. Pertsona helduok konturatzen gara nola aldatzen ari den gure herria eta gure eskubidieak gero eta murriztuagoak geratzen direla. Honetaz bakarrik pertsona helduak konturatzen ginen baina orain, ume askok krisialdi egoera hau sentitu beharko dute.

Haien gurasoak paro egoeran edo dirurik gabe daudelako azken uda honetan autonomia erkidego batzuen eskolak ireki egin dituzte haien jantokiak baliabide gabeko umeei jaten emateko. Espainiako adingabekoen artean %26a pobrezia egoeran dago eta malnutrizio egoerak gero eta ohikoagoak dira. Portugalen Gabon hauetan eskola batzuk haien jantokiak irekiko dituzte motibo berdinengatik.

Pertsonalki, jantoki hauek irekitzea oso ideia ona da, ume hauek eta haien familiak laguntzeko. Umeak jan gabe eskolara joaten badira bere errendimendua gutxiago izango da eta, horretaz aparte, pertsonak dira eta gaixotasun bat har dezakete. Oraingo eta etorkizuneko maisu guztiak ideia honen alde jarri behar gara, Hezkuntza aurrera eramateko eta ume horiek aurrera eramateko. Maisu eta irakasleak ideia honen alde jartzen bagara malnutrizio egoera hori murriztu ahal genezake eta horren ondorioz umeen bizitza-kalitatea hobetu.

1 iruzkin:

  1. Benetan hunkigarria eta errealitatearen ispilu latza.
    Eskolaren hezkuntza-zereginei asistentzia-zereginak gehitu beharra latza da.

    ErantzunEzabatu