Duela aste batzuk,irakasleak guretzat miresgarri den irakasle bati elkarrizketa bat egiteko agindua bidali zigun.Elkarrizketa,irakasle lanari buruzkoa eta bere lanean izandako esperientzei buruzkoa izan behar zen.Bidalitako lana entzutean,irakasle asko etorri zitzaizkidan burura,institutuan egondako urteetan irakasle on asko izan bainituen.Nahiz eta irakasle asko gustuko izan,duela urte batzuk izandako irakasle miregarri bat etorri zitzaidan burura,Ana Montoya.
Ana,duela urte batzuk Artearen Historia irakatsi zidan irakasle bat da. Hasieran,Artearen Historia gorroto egiten nuen ,oso aspergarria iruditzen zitzaidalako,baina urtea amaitzean Anaren irakasteko moduari esker eta horretan jartzen zituen gogoei esker,gustuko izaten hasi nuen.Batxilergoan,tamalez ez zidan klaserik eman,baina selektibitateari begira sekulako laguntza eskaini zidan.Berak,selektibitaterako klase partikularrak dohainik eman zizkidan,eta berari esker selektibitatean nota bikaina atera nuen.Horrez gain,bere balentriagatik eta gauzak gainditzeko espirituagatik hautatu nuen Ana.Anak,arazo pertsonal asko bizi izan ditu,baina hauek guztiak gainditzea lortu egin du,eta poz handiz lan egiten du ikasleekin,bere arazoak alde batera utziz.
Duela aste eta erdi,email bat bidali nion Anari egin beharreko lana azalduz.Anak hori irakurtzean,momentuan eta ilusio handiz baietz esan zidan,eta ostiral horretan bertan bere bila joan nintzen institutura.Anak ni ikustean,bi muxu eta besarakada bat ematera etorri zen,sekulako ilusioa egin zitzaiolako nik bera hautatzea lan hau egiteko.Ordu batez hitz egin genuen,baina elkarrizketa osoan zehar,poz handiz eta arazorik gabe erantzun zizkidan galdera guztiei,eta nahiz eta nik gai batzuengatik ez galdetu,berak ikasle bezala bizitako momentu eta arazo asko kontatu zizkidan.Galdetutako gaiei buruz,luze hitz egin zuen,eta bere hitz egiteko moduagatik konturatu nintzen lanbide hau maite duela,nahiz eta momentu oso zailak bizi ikasleekin.Horrez gain,egia da Artearen Historia maite duela,eta arantza txiki bat duela hori ez ikasteagatik,baina berak esaten duenez lanbidean bizitako momentu onak,txarrak baino gehiago izan dira.Egia da,askotan pentsatu duela lanbidea uztea,eskolan bizitako arazoak etxera eramaten dituelako etxera eta lan extra asko egin behar duelako,baina ilusioz bete egiten da ikasleek berari esker ikasten dituzten gauzak ikustean,edota ni bezala ikasle bat bera miresgarritzat hartu egiten duenean.Beste aldetik baita ere esan zidan ikasle prestakuntzan ez dela guztia ikasten,.eta beharrezkoa dela esperientzia falta diren gauzak ikasteko.
Hau guztia dela eta,nire ustez Ana aukerarik hoberena izan da,bai bere poztasunagatik eta lagunartekotasunagatik bai bere ausardiagatik.Elkarrizketa amaitzean,oso pozik eta gustura atera nintzen,irakasle bezala lan egiteko gogo askorekin,berari esker irakasle lana hobetu ulertu egin nuelako,eta egun batean espero dudalako bera bezalako balentria izatea arazo guztiei aurre egiteko.
Ez dakit orain dela pare bat urte beste batek ez ote zion Anari egin elkarrizketa. Beste Ana Montoyaren bat egon daiteke-eta.
ErantzunEzabatu--
Oraintxe arte denei erantzun diet pertsonalki eurena irakurrita, baina orain askok batera idatzi duzuenez, kafea denentzat:
Lanaren hurrengo zatiak hiru pausu ditu:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.