2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala

Irakasleari egindako elkarrizketaren esperientzia

Duela egun batzuk, irakaskuntza funtzioko irakasleak, zeregin bat bidali zigun. Irakasleak, irakasle bati elkarrizketa bat egin behar geniola agindu zigun. Argibideei zegokionez, irakaslea miresgarria izan beharko zitzatekeen. Nik berehala konturatu nintzen nori egingo nion elkarrizketa, hain zuzen ere, Anari.

Anak, nire irakaslea izan zen 3. DBH-n. Anak matematikako irakasgaia eman zidan. DBH eta goi mailako zikloetako irakaslea da. Bera oso irakasle jatorra da, ona, atsegina, pazientzia handia duen perstona eta ondo irakasten ziguna. Irakasle irekia, laguntza behar duzunean laster ematen dizuna arazorik gabe. Niri laguntza asko eskaini zidan matematiketan ona ez nintzelako eta berarekin asko ikasi nuen.

Pasaden astelehenean korreo bat bidali nion, klaserako elkarrizketa bat egin beharko niola esanez. Berak poz handiez ostiralera joateko esan zidan eta oso eskertuta zegoela nik berari aukeratu izan niolako. Ostiralean, ikastetxera joan nintzen pixka bat urduri, duela asko ez gintuen elkar ikusten. Elkarrizketan zehar oso jatorra egon zen beti bezala. Galdera guztiak oso zabalik erantzun zizkidan, elkarrizketan islatu egiten da niri didan estimu handia. Galdera zaila batzuk egin arren, galdetutako guztiari ilusio handiz erantzun zidan.

Elkarrizketa egiten geuden bitartean, oso pozik zegoela nabaritu nuen, bere lana niri kontatzen. Berak lanbide horri transmititzen dion poztasuna ikustean, gogo gehiago eman zidan irakaslea izateko etorkizun batean. Elkarrizketa hau egin eta gero, karreran guztia ez dela ikasten konturatu naiz, geroko esperientzia oso garrantzi handia baitu. Gainera, irakasle bat izateko egiazko bokazioa edukitzea importanteena dela ohartu naiz.

1 iruzkin:

  1. Poztasunez irakurri dut, horixe transmititzen duzulako. Ana oso aukera ona izan da
    ----------------------------
    Oraintxe arte denei erantzun diet pertsonalki eurena irakurrita, baina orain askok batera idatzi duzuenez, kafea denentzat:
    Lanaren hurrengo zatiak hiru pausu ditu:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
    Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.

    ErantzunEzabatu